Oskarbi kantari ostiral honetan 'Memoria historikoa' zikloaren baitan

Oskarbi ostiralean arituko da Ataunen. / PEDRO MARTÍNEZ
Oskarbi ostiralean arituko da Ataunen. / PEDRO MARTÍNEZ

Sarrerak jada salgai daude, 10 eurotan. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Herri Antzokian

DV ATAUN.

Ostiral honetan, abenduak 22, arratsaldeko 20:00etan Herri Antzokian, Oskarbik, Euskal Herriko taula gainetan kantari 50 urte beteak dituen taldeak, kontzertua eskainiko du.

Jaialdi hau 'Memoria Historikoa' zikloaren barruan kokatzen da eta bertan eskainiko dituzten kantu-olerkiak gehienbat Oteiza eta Gandiaga olerkarien lanetatik jasoak izango dira.

Sarrerak 10 eurotan, aurrez lortu daitezke herriko edozein denda edo tabernetan eta kontzertu aurretik antzokiko lehiatilan.

Oteiza-Ataun hitzaldia

Ziklo beraren barruan, baina ostegun arratsaldean, abenduak 21, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian, Ataungo Ezkaluneko Jaione Apalategik, Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta Oteiza Fundazioko kide denak, Oteiza eta Ataun hartuemanez, lanaz, egindako bileraz eta abar hitzaldia eskainiko du.

Mendiko txartela

Ataun kirol elkarteak antolatuta, asteazken eta ostegunean, hilak 20 eta 21, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Aizkoate kultur elkartean 2008ko mendiko federatu txartela berritzeko edota berria egiteko aukera egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos