VI. Osinberde bertso-saria jokatuko da bihar, Joxepanen

IRAOLA ZALDIBIA.

VI. Osinberde bertso-saria jokatuko da bihar Joxepane ostatuan. Afariaren ondoren izango da bertso-saioa. Bertso-saio hori, VI. Osinberde sariko txapelduna izendatzeaz gain, aldi berean Gabiriako Osinalde sarirako kanporaketa moduan baliatuko da; lehen bi sailkatuek hartuko dute parte Gabiriako txapelketa ospetsuan. Honako bertsolariok jardungo dute kantuan, VI. Osinberde sarian: Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Aitor Servier (Azkaine), Paule Loizaga (Sopela), Eneko Araiztegi (Segura), Asier Galarza (Muxika) eta Danel Olano (Getaria).

Udaletxe berria

Hainbat hilabeteren buruan egitasmoa lantzen jardunik, iritsi da proiektu definitiboa erredaktatzeko tenorea. Joan den udazkenean zehar garatu zen ideia-lehiaketan, 'Laukituta' proposamena izan zen garaile. Geroztik, egin da hainbat bilera. Besteak beste, zenbait moldaketa egiteko eskatu zaie arkitektoei, talde batzuen ekarpenak kontuan izan ditzaten.

Behin moldaketak egin ondoren, martxoaren 16an, Herri Antzokian, herriarentzako aurkezpen-saio irekiak egingo dira: 11:30ean, 15:00etan, 17:00eta eta 19:00etan, ahalik eta herritar gehienek parte har dezan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos