Orientazio astea jarri du martxan San Benito Ikastolak

Atzo egin zen lehenengo bilera. /  DV
Atzo egin zen lehenengo bilera. / DV

DBH4ko eta batxilergoko ikasle eta familiei zuzendutako jardunaldiak prestatu ditu ikastolak, gaur erabakiak hartu behar dituzten gazteei lagundu asmoz

DV LAZKAO.

Batxilergoko eta DBHko azken ikasturteko ikasleak eta hauen familiak orientatzeko helburuarekin, arlo ezberdinetako solasaldi eta hitzaldiak antolatu ditu Lazkaoko San Benito ikastolak datozen egunetarako. Orientazio Astea izena eman diote hain zuzen ekimenari.

Ikuspegi ezberdinak emateko helburuarekin, momentu honetan ikasketak burutzen ari diren ikasleak edo bere garaian ikasketak amaitu eta dagoeneko lan munduan murgilduta dauden ikasle ohiak parte hartuko dute hauetan, beraien bizipenen berri eman eta gaur erabakiak hartu behar dituzten ikasle eta familiei laguntzeko asmoz. San Benito ikastolako hezkuntza komunitateko kideak izango dira hitzlari guztiak -guraso, ikasle ohi...- ikastolako arduradunek dioten bezala, «hezkun-tza komunitatea komunitateko beste kide batzuei laguntzen».

Egunero seietan

Atzo izan zen lehen hitzordua eta osasungintza eta zientziekin zerikusia duten ikasketa eta lanbideen inguruan solasean aritu ziren San Benitora hurbildu zirenak. Beste esparru batzuen inguruan ere jardungo dute baina, datorren asterako prestatutako saioetan. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 6.00etan izango dira eta DBH4, DBHO1 eta DBHO2ko ikasle eta familia guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Astelehenean, otsaiak 26, ekonomia eta enpresa munduarekin erlazionatutako ikasketa eta lanbideen inguruan ariko dira -enpresen administrazio eta finantzak, ekonomia arloa...-; asteartean, berriz, artea, giza, gizarte eta lege zientziei lotutako ikasketa eta lanbideen inguruan -zuzenbidea, irakasle zein hezitzaileak, psikologo zein aholkulariak, gizarte laguntzaileak, Komunikazioa, ikus-entzunezko ikasketak...-.

Asteazkenean industri eta teknologia munduarekin erlazionatutako ikasketa eta lanbideak izango dituzte aztergai -Ingeniaritza mekanikoa, elektronikoa eta antolakuntza ingenieritza edo goi mailako zikloetan mekatronika, mekanika eta mantenua...- eta ostegunean, asteari amaiera emateko, esparru oso ezberdinetako bi profesionalen hi- tzaldiak prestatu dituzte.

Batetik Jaione Arnaez izango da Lazkaoko ikastolan, Biomediku ingenieria formazioz eta BCBLn (Basque Center on Cognition, Brain and Language) ikertzailea, eta bestetik Garbiñe Beraza, enpresa eta gizartegintzan lizentziatua eta Orona enpresako gizarte kudeatzaile eta proiektu eta praktika arduraduna. Biek, lanaren aurrean eta bizitzaren aurrean orokorrean jarrerak duen garran- tziaz, gaur egun lan munduan baloratzen diren ezaugarriez eta, nola ez, beraien ibilbideez hitz egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos