Ordutegi berezia izango du Udalak abuztuan

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo udaletxeko bulegoak ordutegi aldaketa izango du abuztuan. Lehenengo bi asteetan, astearteetan 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo da irekia, eta ostegunetan 8:30etik 15:15era. Hirugarren astean, abuztuaren 17an, ostegunean, goizeko 8:30etik 15:15etara izango du ordutegia eta 18an, ostiralean, 9:30etik 15:00etara.

Azken bi asteetan, astelehenetan eta ostiraletan 9:30etik 15:00etara eta astearteetan 9:30etik 14:00etara egongo da irekita.

Ur eta zabor tasak

Larraulgo Udalak aurtengo bigarren hiruhilekoari dagokion Ur eta Zabor Tasen Erroldak onartu berri ditu. Hilabeteko epea izango da erroldak aztertu eta desadostasuna agertzeko. Era berean, abuztuaren 1ean irekiko da ordainketa egiteko epea, Udal bulegoetan bertan edota Udaletxeak Kutxabanken duen kontu korrontean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos