Borrar
Azoka berezi bat Euskal Jaietan

Azoka berezi bat Euskal Jaietan

Ordiziako Azoka Bereziaren egunerako latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa eta bestelako erakusketak antolatu dituzte

El Diario Vasco

Donostia

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 5 de septiembre 2017, 12:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegun honetan, irailak 2 hasi eta hurrengo igandera arte, hilaren 10a arte, iraungo du aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Egitarauak bere barne hartuko ditu, besteak beste, bihar egingo den aparteko azoka eta latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa.

Ordubata terdiak aldera, eta gazta lehiaketaren sailkapena ezagutu ondoren, gazta irabazlearen enkantea egingo da. Enkante hau da, ezbairik gabe, azoka bereziaren unerik ikusgarrienetako bat. Goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Gaur egun izaten den gazta-lehiaketa 60ko hamarkadan hasi zen eta, orain arte, urtero antolatu izan da. Azken 10 urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari Urrezko Kutxa Garaikurra emango zaio. 2.009. urtean irabazi zuen garaikurra lehenengo aldiz Elgoibarko Jesus Mª Ansolak eta orain dela hiru urte (2013) Ricardo Remiro Eulateko artzaiak bigarrenez.

Iraileko azoka berezia 1904. urteko dokumentuetan aipatzen da jada. Urte horretan, Euskal Jaietan bertako ardi-gaztaren lehiaketa egin zen. Lehenengo postua lortu zuen Francisco Mª Muñoz (Zerain). 30 pezetako saria eraman zuen. Bigarren izan zen Martin Jose Irastortza (Zaldibia), 20 pezetako sariarekin. Azkenik, hirugarren izan zen Jose Antonio Elortza (Idiazabal). 10 pezeta irabazi zituen.

Parte-hartzaileak 50-60 artean izan ohi dira. 1991n hautsi zen errekorra: 109 artzainek parte hartu zuten. Irabazlea Martin Jose Eizmendi Iza izan zen.

1984. urtetik hona irabazleak horrela banatu dira: 19 gipuzkoarrak, 8 nafarrak eta 5 arabar. 2012. urtean aurreneko aldiz artzain bizkaitar batek irabazi zuen lehiaketa, Zeanuriko Jon Etxeberria artzainak, 2015ean bere bigarren garaipena lortuz.

Irailaren aurreneko asteazkeneko azokarako bestelako lehiaketak ere antolatu dira: Fruitu eta barazki-lehiaketa, Euskal Oiloaren lehiaketa-erakusketa, Gipuzkoako piriniar arrazako behi-azienda lehiaketa eta Plaza Nagusian astero postua jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia. Hainbat erakusketa ere izango dira: Perretxikoak, Euskal Oiloa eta nekazal tresneria eta makinariarenak, besteak beste. Informazio guztia azokako webgunean dago eskuragarri.

Azoka egiteko errege-baimenak

Ordiziako lehenengo azokak San Bartolomé baselizaren inguruan egin ziren XI eta XII. mende-inguruan. Garaiko ordiziarrak eta ingurukoak elkartzeko tokia zen, lehen merkataritza-topaketak finkatu eta arautu zirenean, Ordiziako gunea Hiribildu bihurtu eta Ordiziak Gasteizko Forua lortu zuen garaian.

1512ko maiatzaren 15ean Joana erreginak asteazkenetan azoka frankoa egiteko errege-baimena eman zion Ordiziari, azokaren bidez herria berreraikitzen laguntzeko, izan ere, urte horretako martxoaren 18an izan zen suteak herria hondatu baitzuen. Hala ere, ziurrenik, azoka lehenagokoa dela uste duenik badago.

1614an, San Bartolome egunez urtero azoka berezia egiteko eskumena eman zion erregeak eta, gerora, azoka egun hori irailaren 8ra aldatu zen, Euskal Jaietako egungo Azoka Bereziaren egun berera.

Euskal Jai hauen ospakizunei buruzko erreferentzia ugari dago; adibidez, 1904an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hiribilduko Udalak antolatu zituzten eta hainbat lehiaketa egin ziren jai haien barnean: txahalak, bertako eta kanpoko zezenak, zaldiak eta astoak, txerriak, untxiak, bertako nekazaritza-produktuak –gurina, eztia, argizaria, sagarrak, madariak, gazta–, nekazaritzarako makinak, eta abar.

Jai hauen iturburua Anton Abaddia zientzialari eta bidaiari nekaezinak antolatzen zituenetan aurki dezakegu; izan ere, gizon hori ekintza hauetan ere aritzen zen, euskara eta euskal kanten azterketan aritzeaz gain. Abaddia jaunak 1853an Urruñan Euskal Jaiak bultzatu zituen, eta euskal izaeraren hainbat alderdi azaleratzen ziren jai horietan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios