'Iragana lahar eta larrosa' Herri Antzokian

Adin desberdinetako hamabost pertsonek hartzen dute parte antzerki taldean. /
Adin desberdinetako hamabost pertsonek hartzen dute parte antzerki taldean.

Segurako antzerki taldeak bihar, 19:30ean, aurkeztuko du bere azken lana

DV ORDIZIA.

Segurako antzerki taldearen azken lana, 'Iragana lahar eta larrosa' herri antzerkia ikusteko aukera izango da bihar ostirala, hilak 15, Ordiziako Herri Antzokian, arratsaldeko 19:30ean.

Antzerki honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da. Garai haietan Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren persona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen. Horregatik bi familia horiek bizi zuten giroa islatzen da gehien bat antzerkian (zein zen beraien ogibidea, belaunaldi desberdinetako pertsonek osatzen zituzten familien bizimodua, bizirauteko zituzten arazoak, ohiturak, auzolanaren indarra, elizak eta apaizek beraien bizitzan zuten eragina eta abar).

Bestalde, eta Espainiako gobernuan eman ziren aldaketen ondorioz, garai horretan gizartea aztoramen handien menpe bizi zen. Eskubide guztiak ukatzen zituen Primo de Riveraren diktadura bortitz batetik Bigarren Errepublikaren esperantza eta ilusiora pasatu zen gizartea, baina azkenik dena 1936ko altxamendu faxistan amaitu zen.

Eta testuinguru orokor honen barruan, zera ere antzezten da an-tzerkian: Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egun berean, Jose Antonio Agirrek, beste alkate bizkaitar batzurekin batera, Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zutela eta Euskal Herriko hainbat udalerrietan manifestuak bultzatu zituztela aldarri bera egin zezaten (Gipuzkoako Goierriko herrietan barne). Aldarrikapen horrek izan zuen atxikimendu zabala, sortu zuen ilusioa eta esperantza, Espainiako behin-behineko gobernuaren eskutik jasan zituen gaitzespena, eta abar.

Antzerkiak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, garai horretako historia ezagutarazi nahi zaio ikusleari, eta bestetik, orduko egoera ezagutzeaz gain, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Euskal Herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu egin zirela jakinaraztea da.

Herri-antzerki bat denez, protagonistak herritarrak dira. Seguran dagoen antzerki talde afizionatu bateko kideek bultzatu dugu an-tzerki hau egitea. Antzerkian parte hartzen dutenak 15 pertsona dira. Horien artean 3 haurrak dira eta beste 12ak adin desberdinetako pertsonak. Azken hauek badute esperientzia aktore gisa.

Musikak ere erabateko laguntza eskaini nahi dute antzezlanaren eszena desberdinei lotura jarraikor bat emateko. Karlos Gimenez, goierritar musikariak konposatu du an-tzezlan honetako musika. Garaiko argazkien proiekzioak ere garran-tzi handia hartzen du antzerkian.

Antzerkia Lourdes Imazek ida-tzi du eta berak zuzentzen du obra. Orain dela urte pare bat idatzi eta zuzendu zuen 'Ez dira aspaldiko kontuak' antzerkia. Antzerkia hau 2014ko abenduaren 13an estreinatu zen Seguran, arrakasta handiarekin, eta gero Goierriko herri gehienetan eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian antzeztu zen.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Barrena Kultur Etxean 7 eurotan, eta bihar bertan, Herri An-tzokiko leihatilan 10 eurotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos