Borrar
EH Bildu eta Ordizia Orain alderdietako zinegotziak atzo eskainitako agerraldian.
Bueltaka udal aurrekontuarekin

Bueltaka udal aurrekontuarekin

EH Bilduk eta Ordizia Orainek Udal gobernuari lehenbailehen plenoa deitzea eskatu diote

DV

Viernes, 7 de abril 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo arratsaldean, EH Bildu eta Ordizia Orain alderdiko zinegotziek agerraldia eskaini zuten pleno aretoan bertan, hasteko, Udal gobernuari plenoa deitu dezan akordioa sinatzeko. Segidan, horren berri emateko.

«Ez da ohiko jarduera Udal gobernuan ez dauden alderdiek plenora deitzea, baina martxoari zegokion Plenorako deialdirik ez da egin, hilabeteko azken ostegunero egin beharko litzatekeen bezala», adierazi zuen Igor Egurenek.

«Azken plenoan», gogorarazi zuten, «hartu zen erabakietako bat izan zen 2016ko aurrekontuek luzatuta jarraituko zutela eta, ondorioz, Udal gobernua interpelatu genuen herritarrontzat garrantzitsuak diren erabakiak gauzatzeko bildu gintezen. Hilabete pasa denean, inolako berririk ez dugunez, udalerriaren garapenarekin jarraitzeko beharrekoak diren gaiak jorratzea ezinbestekoa deritzogu. Udal gobernuak egiten ez duenez, herritarrekiko dugun arduragatik, deialdia hau egitera behartuta gaude».

«Datu bat eman nahi genuke. 2015eko ekainean Udalbatza osatu zenetik, Udal gobernuak hiru ohiko pleno deitu gabe utzi ditu eta beste hiru pleno atzeratu ditu, zegokion datan antolatzeko ezintasunagatik. Erabakiok herritarrek Udaleko organo gorenean izan dezaketen parte hartze eskubidea urratzen dute», argitu zuten.

Mila Sukiak, hurrengo pleno deialdirako ondorengo puntuak txerta-tzea eskatu dutela aipatu zuen: 1.-2016ko aurrekontuaren likidazioa eta aurrekontuaren exekuzioaren kontu ematea eta 2.- Kreditu aldaketa.

Gastu arruntari dagokionez, langileen eroste ahalmena berreskuratzeko, Udaleko langile batzordearekin adostu bezala, 1. kapituluan, %2,75eko gehikuntza egitea (105.977,16 euro) 2017ko Gipuzkoa Foru Aldunditik (GFA) jasoko den Fondo Foraleko ekarpenetik (I. Kapitulua: Langileen ordainsariak; 105.977,16 euro).

«2016ko 1. kapitulua 3.853.715,00 euro baziren, aurrekontuaren luzapenaren kopurua mantentzen da. Beraz, kopuru honi %2.75eko ge- hikuntza aplikatuko bagenio, 3.959.692,16 eurotako 1. kapitulua beharko genuke guztira. Honenbestez, indarrean dagoen 1. kapituluari kreditu-aldaketa bidez aplikatu behar zaion gehikuntza 105.977,16 eurotakoa litzateke eta gehikuntza hau GFAtik 2017an jasoko dugun ekarpenetik finantzatuko genuke», esan zuten. Inbertsioen kasuan, zenbait inbertsiotarako partida egoki-tzea, altxortegian geratu den 2016ko soberakinetik: asfaltatzea 136.000 euro, Urdaneta eskolako berrikun-tzak; 27.000, Zuhaizti zentroko konponketak; 12.300, parkeen konponketa; 30.000.

«Urtero aurrekontuak herriko beharren arabera, nahi adina aldiz aldatzen dira eta aurten ere, horretarako aukera daukagu baina aldaketa horiek ezingo dira onartu, Plenorik ospatzen ez bada. Beraz, Udal gobernuari dei egiten diogu Plenoa lehenbailehen deitu dezan».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios