Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
2014ko lehiaketako partaideak
Euskal herriko XIX. Txistor-Lehiaketa, astezkenean Ordizian

Euskal herriko XIX. Txistor-Lehiaketa, astezkenean Ordizian

Ordiziako asteazkenean, abenduak 14, Plaza Nagusian izango da, 10.30etatik aurrera

El Diario Vasco

Martes, 13 de diciembre 2016, 08:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XIX. Txistor-Lehiaketa egingo da Ordizian asteazkenean, abenduak 14. Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera.

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Aurreko 15 edizioetako irabazleak:

2001 Manuel Barandiaran (Ordizia)

2002 Patxi Larrañaga (Lasarte)

2003 Fernando Saralegi (Zumarraga)

2004 Cristóbal González (Andoain)

2005 Nicolas Lasa (Ordizia)

2006 Etxekoa (Oiartzun)

2007 Sebastián Harategia(Altsasu)

2008 Patxi Larrañaga (Lasarte)

2009 Juan Jose Aldasoro (Altsasu)

2010 Jose Luis Muñagorri (Tolosa)

2011 Balentin Odriozola (Azpeitia)

2012 Balentin Odriozola (Azpeitia)

2013 Embutidos Etxekoak (Oiartzun)

2014 Erauskin Harategia (Ataun)

2015 Precocinados Guesalaga (Zarautz)

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios