Diario Vasco

«Ezinbestekoa da artzainen iritzia aintzat hartzea, baina baita gainerakoenak ere»

EH Bilduko zinegotziak atzo Barrenan eskainitako agerraldian.
EH Bilduko zinegotziak atzo Barrenan eskainitako agerraldian. / MARIN
  • Aralarren eraikitzen ari diren pisten gaiaz duen jarrera azaldu nahi izan du EH Bilduk

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Atzo, Barrenan, EH Bilduko zinegotziak plazaratu ziren joan den asteko Landarlan elkarteak Aralarren inguruan plenoan aurkeztutako mozioari buruz koalizioaren aldeko botoa azaltzeko.

Enirio Aralar Mankomunitatea erakunde publikoa dela eta era berean, babes berezia duen natur parkea ere, Natura 2000 sarearen barnean dagoena, gogoratu zuten. Bestalde Aralar gaur egun ezagutzen dugun modukoa izateko abeltzaintza ezinbestekoa dela, gaur egun 120 abeltzain inguruk erabiltzen dute Aralar, artzainak eta ganaduzaleak batuta aipatu zuten.

«Aralarren kudeaketan erakunde publiko orori eskatu behar zaion gardentasuna eskatu behar zaio Enirio-Aralar Mankomunitateari ere, eta bere lehendakaria Ordiziako alkate izanik eta egoitza ofiziala berriz Ordiziako Udala, gaiaren inguruan Ordiziako udalbatzak zer esan baduela iruditzen zaigu» azpimarratu zuten. «Plenoan ere esan genuen Goroskintxurainoko pista egitea EH Bilduk onartu zuela, gure ustez zer egin baino zailagoa dela hori nola egiten den. Horregatik, alkateari gogoratu genizkion alkatetza hartu orduko egin zituen adierazpenak, bere jarduna hiru printzipioetan oinarrituko zela esan baitzuen kargua hartu orduko: parte-hartzea, gardentasuna, eta kontu ematea» zioten.

«Parte-hartzerik ez da sustatu, eta zentzu horretan, Goroskintxuraino pista egiteko beste alternatiba batzuk baztertu dira, hala nola, Zaldibiako lurretan barrena burutu zitekeen aukera bat. Zaldibiak ez zuen ezetz esan, gaia herri-galdeketan landu behar zuela baizik, eta hala eta guztiz, aukera baztertu da», esan zuten.

«Gardentasuna hasiera hasieratik falta izan da. Oraingoz publikoa den gauza bakarra ingurumen inpakturako ebaluazioa izan baita, eta honetan ere gardentasun faltaren zantzuak ageri dira. Zergatik? Ingurumen azterketa sinplifikatua egin delako, modu honetan azterketa indibiduala izan balitz prozesuak derrigorrez bete beharko lukeen erakusketa publikoa ekiditea lortuz, eta horren ordez, inplikatutako eragileei baino ez zitzaien dokumentua helarazi ekarpenak egin zitzaten (Landarlan tartean). Hori ekainean izan zen, gomendioak egiteko epea uztailaren 22an amaitu zen, eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatu abuztuaren 25ean onartu zen», adierazi zuten.

Gainera, ingurumen azterketarako memoria baino ez dagoela nabarmendu zuten. «Ez dago proiektuaren planorik. Sestra kurba bat bera ere agertzen ez den ortofotoaren gainean marraztutako koloretako lerroa da pista, ez dago maldarik, ez dago ebaketarik, ez dago aurrekonturik. Larriena da lanak esleitu direla, makinak lanean hasi direla, eta Ordiziako udalean ez omen dagoela esleipenaren inguruan informaziorik. Hala ere, esleipena egin baldin bada, proiekturen bat egon, egongo da, noski, baina gauza da ez dela informazioa erakutsi nahi izan.

Kontu ematearen inguruan berbera esan genezake, diru publikoaren 138.000 euro inguru gastatuko omen dira.

Kontatutakoa gutxi balitz, Enirio Aralar Mankomunitatearen azken bileran datorren urtetako inbertsioak onartzerakoan txabola guztietara pistak egitea onartu zen.

Aralarrek ere bere kudeaketa plana behar duela aldarrikatu eta gero, artzain eta ganaduzaleen iritzia ain-tzat hartzea ezinbestekoa da, baina baita gainerakoenak ere. Horregatik, egin genuen lan batzordea gaur egun antolatuta dagoen moduan desegiteko eskaerarekin bat, esparru guztiak barneratuko dituen batzorde berri baten eraketa aldarrikatzen dugulako, non teknikariak ezingo diren izan ganaduzale, Mankomunitateko ordezkari, eta teknikari aldi berean. Bada garaia guztiak mahai gainean jarri eta denon artean kudeaketa plan bat adostu dezagun, goraipatu zuten».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate