Diario Vasco

Landarlan elkarteak Goroskintxuko pistako lanak bertan behera uztea aldarrikatzen du

Landarlan eta Ekologistak martxan elkarteko ordezkariak, mahaian, atzo Barrenan.
Landarlan eta Ekologistak martxan elkarteko ordezkariak, mahaian, atzo Barrenan. / MARIN

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

'Aralar bizirik nahi dugu' lemapean, Landarlan elkarteko kideak, Ekologistak martxan eta zenbat talde eta herritarrek prentsaurreko bat eskaini zuten atzo Barrenan Aralarreko egoera salatzeko.

Beraien hitzetan, «azken hilabeteotan albiste-iturri izan da Aralar (mendi publikoa), Enirio-Aralarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Saltarrirako pista proiektua dela eta, mendizerraren bihotzeraino iritsiko li-tzatekeen ia 4,4 km-ko pista, alegia. Aralar natur parkeko Baliabide Naturalen Antolamendu Planak berariaz galarazten ditu lurra harrotzeko lanak, baina hala ere, Foru Aldundiak onartu egin du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterketa, lege-eskakizun ugari bete gabe eta proiektuaren inpaktu larriak kontuan hartu gabe: paisaian, lurzoruan, habitatean eta lurpeko uretan».

«Kasu honetan, gainera, Baliabide Naturalen Antolamendu Planak zehaztutako azpiegitura-planik aurrez egin gabe. Dagoeneko, Gipuzkoako hainbat natur eta ekologista taldek helegitea ipini dugu Foru Aldundian pista proiektua bertan behera gelditu dadin eskatzeko», zioten. «Eta oraingoz pista soilik Goroskintxuraino izango dela jakin dugu, baina Foru Aldundiak onartutako proiektu berean oinarrituz. Azken egunetan gainera lanak hasi dira, artzain eta ganaduzaleen sektoreetatik aparte beste inongo eragilerekin adostu gabe. Horrez gain, asmoa da, Aralar osoa pistez zeharka-tzea, kontuan izan gabe, Natur Parkea eta Natura 2000ko gunea dela, eta EAEko Paisai Berezi eta Apartekoen Inbentario-Katalogoan sartuta dagoela», esan zuten.

«Gizartean zabaldurik dago ar-tzaintza bezalako ofizio zahar baten bizi-kalitatea bermatzeko desioa, baina badira aztertu ez diren beste hainbat alternatiba», adierazi zuten, «txabolak birkokatzea, beldar-kate bidezko garraioa, aire bidezkoa eta abar. 2002an Aranzadik Euskadiko Legebiltzarrean proposatu zuen bezala. Herritarrok ikusten dugu artifizialdu gabeko gero eta toki eta mendi gutxiago geratzen zaizkigula Gipuzkoan eta horrelako proiektuekin Aralar zeharo artifizialduko dute, lehendik oso urbanizatuta dagoen lurralde batean».

Horregatik, «egoera larri honen aurrean, Mankomunitateko herritarrak deitzen ditugu, gaur Ordiziako udaletxe aurrean mankomunitateko bilera baino lehen izango den elkarretaratzera, 18:30ean. Bestetik baita, igandean, 9:30ean Larraizko langatik Errekonta lepora izango den ibilaldi interpretatibo gidatura ere».

Sei eskaera

Mankomunitateari egiten dizkioten eskaerak sei dira:

«1.-Goroskintxuko pistako lanak eta Saltarriko pista proiektua berehala bertan behera uztea.

2.-Edozein pista berri onartu aurretik 2003an onartu zuen Ekin-tzen Egitamua berrikusi dezala, eman daitezkeen erabilerak naturaren babesaren menpean jarriz eta, onartzeko prozesuan, herritarren partehartzea eta eztabaidari bide emanez.

3.-Dagokion erakundeari eska diezaiola Aralarko Erabilpen eta Kudeaketa Plana behingoz onartzea.

4.-Aralarko Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren organo kudeatzaileari, edozein pista berri onartu aurretik mendiko bide-azpiegituren plangintza orokorra planteatu dezala eskatzea, gizartearen partehartze eta eztabaida prozesu zabala irekiz onartu aurretik.

5. Enirio-Aralar mendi publikoa izanik, Mankomunitatea erakunde gardena eta irekia izatea, horretarako dokumentazio osoa web orri baten bidez herritarrei zabalduz, har-tzen dituen erabakiak publiko eginez, informazioa zabalduz eta Enirio-Aralarren zainketan herritarrak parte hartzeko bideak ipiniz.

6. Mankomunitateko lan batzordea desegitea».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate