Oporretan Euskaraz udaleku irekiak, Ibarran

M.A. IBARRA.

Hilaren 25etik uztailaren 20ra arte izango dute haurrek udaleku irekiez gozatzeko parada, 9:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera. Udalekuak bi adin tartetan banatuko dira eta matrikula adin tarte horien arabera egin beharko da. 2 eta 3 urte bitarteko haurrek ikastolan egin beharko dute matrikula; informazio gehiagorako, 943 67 12 99 telefonora deitu dezakete, baita euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri ere, oporrakeuskaraz@gmail.com helbidera idatzita edo 627 88 24 85 zenbakira deituta. 4 eta 10 urte bitartekoek, aldiz, Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4) eman beharko dute izena. Bertan apuntatzen direnei Udalak kobratuko die zenbatekoa.

Matrikula egin ahal izateko, aukeztu beharko diren dokumentuak dira, besteak beste, ordainketaren agiria, izen-emate inprimakia beteta, nortasun agiriaren tamainako argazkia eta osasun txartelaren fotokopia. Dirua kontu korrontea sartzerakoan, ezinbestekoa da kontzeptu gisa 'udalekuak' eta umearen izena ager-tzea.

Haur kopurua mugatua denez, izen emate hurrenkera errespetatuko da, eta ibartarrek lehentasuna izango dute. Seme-alaba bakarra dutenek 59,48 euroko prezioa ordaindu beharko dute, bi senide dituztenek 87,24 euro, eta hiru senidekoek 111,04 euro. Kontu korrontea da: 2095 5043 94 1063684178, Kutxabank.

Euskara ikasteko laguntzak

Dagoeneko zabaldu dute euskara ikasteko diru-laguntzak eska-tzeko deialdia. 2017 eta 2018 ikasturtean zehar euskaltegian edota barnetegian euskara ikasten ari direnei zuzendutako diru-laguntzak dira horiek. Laguntza ikastaroa hasi eta, gutxienez, sei hilabete lehenagotik Ibarran erroldatuta dauden herritarrek eskatu dezakete, udaleko euskara zerbitzuaren sailean. Epea uztailaren 27ra arte izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos