'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana ostiralean aurkeztuko da Legorretan

Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira protagonistak.
/
Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira protagonistak.

Iker Galartza eta Aitziber Garmendia dira protagonistak

NÚÑEZ LEGORRETA.

Datorren ostiralean, abenduaren 22an, 'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana aurkeztuko du Txalo Produkzioak. Iker Galarzak eta Aitziber Garmendiak antzezten duten lan hori lehenengoz eramango du Xabier Agirre ekoizle legorretarrak herriko taula gainera. «Udaletxekoak saiatzen dira ahal dutenean eta gustuko duten lanen bat dagoenean ekartzen. 2014ean aurkeztu genuen antzezlan hau Andoainen eta lau urte daramatzagu berarekin», dio Agirrek.

Istorioa Katarina Mazzetiren antzezlan batean oinarrituta dago. «Londresen ikusi genuen eta ondoren Bartzelonan ere bai gaztelaniazko bertsioa, eta Euskal Herrirako bertsioa egitea pentsatu genuen. Autoreak ez zuen idatzi barre egiteko baina bi aktore horiek ezagututa pentsa daiteke. Testua oso bereganatuta daukate Galarzak eta Garmendiak. Gauza bera esaten dute baina komediara egokituta, eta lau urte eta gero, jendeak non barre egiten duen ikusita estremora eramaten dute», azaltzen du.

Antzezlana
'Ondoko hilobiko tipoa'
Noiz
Ostiralak 22. Bi saio izango dira 19:30ean eta 22:30ean.
Non
Herri Antzokia
Prezioak
10 euro.

Lau urte hauetan milaka antzezpen egin dituzte Euskal Herrian, baina baita Espainiako hainbat probintziatan ere: «Murtzian, Madrilen egon gara, oso ondo funtzionatu du eta Euskal Herrian zer esanik ez. Legorretan ere esan zidaten aurresalmentak oso ondo zihoazela. Herritarrei esango nieke antzerkira joateko, oso ondo pasako dutelako», dio. Bi saio izango dira, 19:30ean eta 22:30ean. Sarrerak udaletxean eta kultur etxean hamar eurotan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos