Ondasun higiezinen gaineko zergan hobariak onartu dira

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo Udalak Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga onartu berri du eta aurtengo tasan murrizketak edo bonifikazioak jasotzeko araudia onartu du. Familia ugariek eta eguzki aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak dituztenek eskatu ahal izango dute hobaria.

Familia ugarien kasuan, %50eko murrizketa aplikatuko zaie aurreko zergaldian familia ugariaren izaera zuten familiei eta oraingoan izaera hori mantenduko dutela egiaztatzen badute. Horretarako, familia ugari izaera egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, baita adin nagusi diren kide guztien NANaren kopia, familia osatzen duten kide guztien erroldatze ziurtagiria, elkarbizitza ziurtagiria eta kide bakoitzak dituen ondasun higiezinei buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako agiria. Eguzki aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinek kuota osoaren %25eko murrizketa izango dute. Berau eskatzeko instalazioa egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da eta Udaletxeko zerbitzu teknikoek ikuskapena burutuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos