Omenaldia egingo diote Lazkao Txikiri igandean, Lazkaon

IRAOLA ZALDIBIA.

Omenaldia egingo diote Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txikiri' datorren igandean, Lazkaon, heriotza osteko 25. urteurrena gogoratzeko. Lazkaotarren baimenarekin, Zaldibiako talde batek, kronika honen bidez, oroitza txiki bat egiteko eskatu digu; izan ere, lagun asko utzi zuen Joxe Mielek gure herrian, bera ere hemen asko ibilia baitzen.

Lagun horietako bat Patxi Iraola, eta haren 'Naizen apurra' liburutik eskainiko dizkiogu hi-tzok: «Lazkao Txiki definitzeko, egia esan, hitz asko behar dira, hona batzuk: fina, sentibera, hi-tzari eusten zekiena, eskuzabala, konplexua, apala, oilarra, aldagaitza... Bertsotarako lagun ona, erraz ematen zion hasitako hariari jarraipena, goldearen nabarrak bezala ebakitzen zituen bide berriak eta eramaten zuen arrastoa».

Patxi ez da aurtengo omenaldian izango, makal antzean baitabil. Animoak Patxiri ere lerro hauen bidez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos