Omenaldi beroa jaso zuen Izeta II.ak bere agurrean

Jakes, Hodei eta Iruretagoiena, Izetarrak, agurrean. /  NÚÑEZ
Jakes, Hodei eta Iruretagoiena, Izetarrak, agurrean. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ALKIZA.

Jaietako herri kirol gauak une berezia bizi izan zuen aurten, izan ere, Jose Ramon Iruretagoiena 'Izeta II'.a Alkizako ikusleez agurtu zen. 1994an hasi zen parte hartzen eta, 2008an ezik, urtero hutsik egin gabe parte hartu du jaietako profesionalen herri kirol saioan. Bere seme Hodei eta biloba Jakes ondoan zituela, omenaldi beroa jaso zuen 22 urtez hutsik egin gabe egon ondoren. Manu Urruzolak bertsoa eskaini zion, plaka batean grabatua etxera eraman zuena eta antolakuntzak txapela oroigarria oparitu zion. Ikusleek ere gogoz txalotu zuten bere lana.

Liburu-aurkezpena

Ur mara museoak antolatzen duen Grap Hik! jardunaldien baitan gaur Henry David Thoureauren 'Una casa en Walden' liburuaren aurkezpena egingo da Antonio Casado Da Rocha egilearen eskutik. Pepitas editorialak argitaratu du liburua Thoureauren jaiotzaren 200. urteurrenean. Ekitaldia Ur marako Thoureau espazio eraberrituan egingo da.

Fotos

Vídeos