Olitera irteera antolatu da jubilatuentzat

NUÑEZ

Datorren larunbaterako, maiatzaren 12rako, Olitera irteera antolatu da Alkizako eta Zizurkil Goiko jubilatuentzat. Egun osoko irteera izango da, goizean Oliteko ardoaren museoa eta herria bisitatuz, bertan bazkaldu aurretik. Arratsaldean Tafalla bisitatuko da. Parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman dezakete goizetan (943691907), edota arratsaldetan Kultur Etxean (943696896).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos