Olentzeroren etorrera izango da bihar Anoetan

NÚÑEZ ANOETA.

Bihar, Gabon bezpera ospatuko da. Goizean Ikastolako ikasleak eta irakasleak kantari aterako dira herrian zehar. Era berean, gazteak eta Kukuak Kantuz taldekoak ere aterako dira kantuan. Arratsaldean, berriz, Olentzerok eta Mari Domingik Anoetako haurrak bisitatuko dituzte: 18.00ak aldera iritsiko dira Isasti menditik, eta plazarako bidean, Solkorre eta Igarabide kaleetatik pasako dira. Plazan ongi etorria egingo zaie Loatzo Musika Eskolako ikasleen eta Anitz Dantza Taldeko dantzarien eskutik. Ondoren, haur eta gaztetxoekin hitz egingo dute eta goxokiak banatuko dituzte.

Gaur Pilota eskolako festa

Udal pilota eskolako ikasleek jai berezia izango dute gaur. Goizeko 9:00etan hasita, haurren arteko txapelketa jokatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos