Olentzerok herria bisitatuko du gaur bere karrozan

Herri eskolan. / ELORZA
Herri eskolan. / ELORZA

M. C. ELORZA IDIAZABAL.

Gaur Gabon gaua delarik, Olentzero aterako da haur txikiekin karrozan. Herriko guraso eta txistulariak (Nazario Telleriak zuzenduta) ere hartuko dute parte eta kantu-poteoa eta guzti egongo da. 10:30ean Guraso Elkartetik aterako dira abesten eta plazan bukatuko dute. 18:00etan kontzertua eskainiko du Idiazabalgo Koruko Abesbatzak eta 18:45ean Olentzeroren etorrera izango da herriko plazan.

Bestalde, ostiral arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Aita Iparragirre herri eskola bisitatu zuten. Gela ikaslez beteta zegoen eta Goranek trikitia jo zuen giroa alaitzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos