Ohiko pleno bilera izango da gaur Larraulgo udaletxean

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo Udalbatzak ohiko bilera egingo du gaur iluntzeko 20:30ean. Landuko den gai-zerrenda ondorengoa izango da: 1.-2017ko abenduaren 17an egindako ohiko udalbatzarreko akta onestea, hala badagokio; 2.-Alkatetza ebazpenen berri ematea; 3.-Asteasuko Betani Etxebizitza babestuan, denboraldi baterako, A.L. jaunak plaza bat izan dezan eskaera burutzea, hala bada; 4.-Larraulgo Udalaren eta A.L. jaunaren arteko akordioa, azken honek Asteasuko Betani etxebizitza babestuko gastuaz arduratzeko, hala bada; 5.- Larraulgo Udalak Enplegune 2017 programaren baitan jasotako diru laguntzarekin liburutegirako teknikari bat kontratatzeko erabakia berretsi; 6.-Fakturak eta ordainketak; 7.-Beste batzuk; eta 8.-Erregu, galderak eta mozioak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos