Ohiko bilkura egingo du gaur arratsaldean Udalak

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo udalak gaur, ostegunean, ohiko bilkura egingo du. Bilera arratsaldeko 20:30ean hasiko da udaletxeko pleno aretoan, eta bertan ondorengo gaiak landuko dira: 1.-Azken bilkuren aktak onestea, hala badagokio; 2.-Alkatetza ebazpenen berri ematea; 3.-2018 ekitaldirako Udal aurrekontu orokorraren espedienteari hasierako onespena ematea, hala bada; 4.-Larraulgo Herri Ostatua zerbitzu kudeaketarako kontratua esleitzeko lehiaketa publikoaren epea luzatzea, hala bada; 5.-Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa antolatzeko 2017 urteko diru-laguntzaren kitapenaren onespena, hala bada; 6.-Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa antolatzeko 2018 urterako diru-laguntzaren eskaeraren azterketa, hala bada; 7.-N.E.J. andreak eginiko eskaera aztertu, hala bada; 8.-A.M.C. jaunak eginiko eskaera aztertu, hala bada; 9.-Larraulgo etxebizitza erabilerarako hiri lurreko ataripe eraikuntza arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena, hala bada; 10.-2018ko otsailaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako diru-laguntza programaren babesean Laguntza ekonomikoa eskatzea 'Oroimen historikoa berreskuratzea xede duten proiektuak gauzatzeko'; 11.-Fakturak eta ordainketak; 12.-Beste batzuk; eta 13.-Erregu, galderak eta mozioen barruan Tolosaldea Bus-eko langileei babesa, hala bada.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos