Odolkiak eskuz nola egiten diren ikusteko aukera izango da igandeko txerri azokan

S.O. MUTILOA.

Igandean jasoko du Mutiloak bere txerri azokako hamargarren edizioa; mutiloarrak bezperatik dena prestatuko dute, herritarrok eta inguruko bisitariek feriaz gozatzeko.

Goizeko hamarretan, protagonista nagusia txerria dela, azokari hasiera emango zaio. Goizean zehar, plazan eta frontoian txerria erretzen ikusiko ahal izango da, txerrikien salmenta, txerri erakusketa, txorixo eta odolkien dastaketa, urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa...

Tradizioak

Haurrek ere bere txokoa izango dute esku lanak egiteko herriko Umetxean. Eguerdiko hamabitan, antzineko tradizioak kaleratu nahian herriko emakume talde baten eskutik odolkiak nola egiten diren ikusteko aukera izango da. Ordu horretan, bertan erretako txerriaren pintxoak saltzen hasiko dira.

Goiz osoan zehar, herritar talde batek azoka ondorenengo bazkaria prestatzen arituko da: helduentzat, babarrunak bere sakramentuekin eta haurrentzat, xolomoa patatakin. Bazkarirako txartelak, herritarrentzat nahiz kanpokoentzat herriko Ostatuan eta udaletxeko bulegoan.

Fotos

Vídeos