Odol ematea egingo da ostiralean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

'Zure ekintzaren isla zara, izan emaile' leloarekin, urteko azken odol ematea egingo da ostiralean Osasun etxean. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara burutuko da odol ateratzea, eta ahalik eta emaile kopururik handiena lortzeko helburuarekin, Segurako elkartekoek deialdi guztietara hutsik egin gabe joaten diren herritarrak eskertu nahi dituzte. Ohizko emaileez gain, orain arte animatu ez diren herritarrengana iristeko ahaleginean ere jarraitzen dute. Beti bezala, Zerain eta Mutiloako odol emaileentzat ere luzatzen dute ostiraleko deialdia.

Santo Tomas Atsedenen

Atseden jubilatuen elkarteak Santo Tomas eguna ospatuko du bihar, 18:30ean. Txistorra eta gaztaina jatea egingo da bertan eta bazkide guztiei luzatzen zaie gonbita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos