Odol ateratze berri bat bihar 19:00etatik 21:00etara

DV ATAUN.

Bihar, urriak 18, odol ateratze berri bat egongo da Joxemiel Barandiaran eskolan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Emateko asmoa dutenen-tzat, odola atera aurretik, hiru ordutan ez da komeni jan koipe-tsu eta astunik jatea. Ez da ona ezta ere, baraurik joatea, beraz zerbait arina janda joatea gomendatzen da.

Ezin daitezke odol-emaile izan, ondoko gaixotasun hauek dituztenak edo izan dituztenak: hepatitis, epilepsi atakeak, edozein motatako bihotzeko gaixotasunak edo asma.

Beste gaixotasun hauetakoren bat pasatakoek, denboraldi bat itxaron behar dute sendatu ondoren: gripe nahiz katarroa, 7 egun; hortzak edo haginak ateratakoan, 7 egun; haurdun egonak, 6 hilabete; anestesia orokorrarekin egindako ebakuntzak, hilabete bat; odol sartzeak izan dituztenak, 6 hilabete.

Botika edo indizioak hartzen ari bazara, eraman itzazu odola ateratzen duten lekura, eta han medikuak esango dizu eman dezakezun ala ez.

Fotos

Vídeos