Lau neurketa jokatuko dira bihar Alegiako Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA ALEGIA.

Intxurreko pilotariek Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketari ekingo diote asteburuan. Mutiletan, kadeteen eta nagusien mailetan, hamalau ordezkari izango ditu Intxurrek. Lehen jardunaldiko partidei dagokienean, bihar bertan lau neurketa jokatuko dituzte Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Lehenengoan, infantiletan, Intxurre eta Gazteleku ariko dira nor baino nor. Beste hiru partidak lau t'erdiko txapelketakoak izango dira, nagusien mailakoak: Intxurreko Altuna Intzako Iribarren aurka ariko da batean, bestean Intxurreko Zabalak eta Oiarbidek neurtuko dituzte indarrak eta azkenik, Hernaniko Lazkano izango da Intxurreko Muruaren aurkaria. Lehen ligaxka maiatzaren 13an amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos