Ñañarri jatetxe eta ostatuaren ustiaketa lehiaketara atera du Udalak

YARZA ABALTZISKETA.

Udalak Ñañarri taberna, jatetxe eta ostatuaren eraberritzea eta ustiaketa lehiaketara atera ditu. Arduradun berriak 30 urterako kontratua sinatuko du. Horretarako, beharrezkoa izango da 150.000 euroko inbertsioa egitea eraikina eraberritzeko eta 100 euro gehi BEZeko hileko kanona izango du. Gainera, kanonen %5eko balioaren gaineko fidantza utzi beharko du ustiatzaile berriak.

Lehiaketara aurkezteko epea ireki da jada, martxoaren 28a bitartean. Informazio gehiagorako edota dokumentazioa eskatzeko udaletxera jo beharko da, 943652900 edo www.abaltzisketa.net webgunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos