Nabarralde elkartearen hitzaldia bihar Goibegin

YARZA ABALTZISKETA.

Nabarralde elkarteko Beñi Agirrek Euskal Herriko historiaren inguruko hitzaldia emango du bihar, Goibegin, 20:30ean. Hitzaldian elkartearen berri emango dute eta, ondoren, duela 500 urteko historian barneratuko da, Euskal Herria Nafarroako Erreinuko parte zeneko eta Aragoiko Erreinuak Nafarroakoa bereganatu zueneko gorabeherak argituz. Abaltzisketan garai hartako aztarnak geratzen dira, Ausa Gaztelu mendian dagoen gaztelua esaterako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos