'Mutiloako meatzaritza paisaia', Ondarearen Europako jardunaldietan

S.O. MUTILOA.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan Ondarearen Europako jardunaldiak ekintzaren edizoa antolatu du.

Jardunaldietan, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan ateak irekita daude eta jendeari bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera ematen zaio.

Jardunaldi hauen barnean, urriaren 8rako 'Mutiloako meatzaritza paisaia: kultura, ondarea eta biodibertsitatea'-rena antolatu da. Mutiloako meatzaritza ingurua ezagutzera emateko ibilaldia izango da; bertako ondarea eta biodibertsitate anitza . Goizeko 10:00etan, Mutiloako plazatik abiatuta, meatzaritza guneraino iritsi eta bertan, gunea berreskuratzeko burutu diren jarduerak ezagutzera emango dira.

Fotos

Vídeos