Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Giro ederrean ospatu zen herri bazkaria frontoian eta play-back jaialdian.
Musika nagusi Irurako sanmieletan

Musika nagusi Irurako sanmieletan

NÚÑEZ

IRURA.

Domingo, 1 de octubre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Musika izan zen nagusi San Migel egunean Irurako jaietan. Loa-tzo musika eskolako bandak kon-tzertua eskaini zuen plazan. Ondoren, Eguzki Goxo abesbatzak herrialde ezberdinetako abestiak eskaini zituen, euskaraz, frantsesez, italieraz zein ingelesez. Plaza herritarrez bete zen emanaldia ikusteko eta parte hartzaileek txalo zaparrada jaso zuten eskainitako emanaldiagatik. Gauean, berriz, herritarrek play-back emanaldia eskaini zuten. Atzo, goizean xare partidak jokatu ziren trinketean eta haurrentzako zein gurasoentzako jokoan antolatu ziren. Ondoren, herri bazkaria izan zen frontoian.

Jaien azken eguna gaur izango da. 11:00etan bi eta bost urte arteko haurrentzako Molto Grand Prix lasterketak antolatuko dira Ikastola aurrean, Katategi industria-gunean. Jarraian, patin-lasterketak antolatuko dira sei urtetik aurrerakoentzako. Bi lasterketetarako izena emateak irteera puntuan egin beharko dira lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago eta bakoitzak bere materiala eraman beharko du. 19:00etan sagardo-dastaketa egingo da San Migel plazan eta 21:00etan herensugearen erretzea egingo da plazan bertan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios