Musika eta dantza ikasleen ikastaro amaierako emanaldia

Instrumentu desberdinak jo zituzten. /  B. PARRA
Instrumentu desberdinak jo zituzten. / B. PARRA

BELÉN PARRA OLABERRIA.

Ostiralean, ikasturteari amaiera emateko, dantzako eta musikako ikastaroetan izan diren haurrek emanaldi polit bat eskaini zieten ikustera gerturatu ziren familiei eta lagunei. Hemeretzi haurrek, 4 eta 12 urte bitartekoak, Eneko Dorronsorok (musikan) eta Maialen Idiakezek (dantzan) urte osoan irakatsi dien guztia taularatu zuten ordu bete iraun zuen saioan.

Hamabost euskal abestiz osatu zuten emanaldia. Hainbat instrumentu erabili zituzten, trikitixa, panderoa, teklatua, txirula, tuboak... eta Enekok esan zuen bezala, abesti guztiak partiturak erabili gabe ikasita. Abesti guztien artean, dantzariek bost prestatu zituzten, beraiek egindako lanak ere erakusteko.

Musika eta dantza uztartuz aurtengo emanaldiak Olaberrian benetako artistak ditugula erakutsi zuen.

Igerilekua

Gogoratu hilaren 15ean zabalduko dela Ihurreko kanpoko igerilekua, eta bonoak salgai daude jada. Bakarkakoa haurrarena 25 euro da, helduarena 42 eta familiakoak 73 euro balio du. Ekainaren 22ra arte arratsaldez (15:00-20:00) egongo da soilik irekita igerilekua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos