Borrar
Gitarra eta trikitixa taldeak 'Beti eskamak kentzen' eskaini zuen.
Musika eta dantza eskolako gazteek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten

Musika eta dantza eskolako gazteek ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten

NÚÑEZ

ALKIZA.

Domingo, 24 de junio 2018, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Alkizako musika eta dantza eskoletako ikasleek ikasturte amaierako emanaldi berezia eskaini zuten ikasturte amaieran ikasitakoa guraso eta herritarrei erakusteko. Dantza taldeak eman zion hasiera emanaldiari. Ondoren, musika ikasleen emanaldia izan zen, irakasleen begiradapean.

Ikasturte honetan Itxaso Aranzabe izan da piano irakaslea, Maixa Lizarribar trikitikoa eta Tomas Lizardi gitarrakoa. Musika emanaldiari hasiera emateko, Lizardi berak eta Unai Legazpik, Bihozkada taldeko kideek, abesti bat jo zuten. Ikasleek estilo ugaritako piezak jo zituzten, besteak beste, 'London Bridge', 'Badira hiru aste', 'Beti eskamak kentzen', 'Ilargia', 'Bermeoko Portuan' eta 'The Lonely'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios