Motorzaleen festa gaur eta bihar

Amerikar autoen eta moto klasikoen erakusketa prestatu dute antolatzaileek

S.O. MUTILOA.

Mutiloa eta inguruak motorzaleen bilgune bihurtuko dira gaur eta bihar Txerri Motor Fest-ekin. Jose Luis Amatriain eta Maider Aguado herritarrek antolatu dute hirugarren aldiz, musika eta motorra uztartuko dituen jaia.

Motorzaleak ez ezik, motor mundua gustuko duen jendea ere etortzea espero dute; aurten ere, amerikar autoen eta moto klasikoen erakusketa ere jarriko dutelarik.

Egitaraua

Bi egunetako egitaraua honako hau da. Gaur, 17:00etan hasiera emango zaio jaiari eta ondoren, inguruetatik motor ibilaldia egingo dute; 21:00etan, afaria: hanburgesak eta sagardoa txotx-etik.

Larunbatean, egun osoko egitaraua dute, inguruko herrietatik motor ibilaldiarekin hasiko dira 11:00etan; ordubietan, bazkaria; 18:30ean Burkina taldearekin kontzertua; 21:30ean, afaria eta amaitzeko, 23:00etan Forbbiden eta Batzuri Punk taldeekin kon-tzertuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos