Montse Delgado eta Jon Esnaola nagusi musean

Mus txapelketaren garaileak./
Mus txapelketaren garaileak.

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Kateko auzoan ekitaldi ugari ospatu ziren. Ohitura denez, Mus txapelketa jokatu zuten bertan hamahiru bikote. Irabazleak Montse Delgado eta Jon Esnaola izan ziren; bigarren postuan Xabier Aizagire eta Mikel Mariñelarean; hirugarren Gorka Mujika eta Jose Javier Garcia, eta laugarren postuan Aitor Vázquez eta Julen Murua. Idiazabalgo dendari eta tabernariek jarri zituzten premioak irabazleentzat.

Lehiaketa-kirola sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea, gaur, -abuztuak 3- bukatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos