Mondejurik onenak, Eneko Azurmendirenak

Prestaketa. Goizean zehar gogotik saiatu ziren zaldibiarrak mondejuak prestatzen. / ARGAZKIAK MARIN
Prestaketa. Goizean zehar gogotik saiatu ziren zaldibiarrak mondejuak prestatzen. / ARGAZKIAK MARIN

Hogei kazuelak hartu zuten parte atzo Zaldibian izandako XXIII. Ardiki Eguneko lehiaketanAralarko gaztarekin, Jon Arregik lortu zuen irabazle izatea, emazte Martinaren laguntzaz

R. IRAOLA ZALDIBIA.

Ardiki Kutur Elkarteak antolaturik, atzo egin zen, Zaldibian XXIII Ardiki Eguna. Jende ugari bildu zen, nahiz eta eguraldia ilun samarra izan zen. Dena den, programa, bikain bete zen: lehiaketa, erakusketa, musika, dantza, eta abar. Ikusgaien artean hau nabarmenduko genuke: asta-zerra, gure adineko eta gazteagoentzat nahiko ez-ezaguna. Erakusketari dagokionez, han azaldu ziren, utero bezala, mondeju-egileak, gaztaginak, artile lan-tzen dutenak, otargileak, eta abar.

Programaz kanpo ere izaten mugimendurik: batetik euskal artisau asko etortzen euren lan finak azaldu eta saltzera. Bestelako saltzaile ibiltariak ere ez dira gutxi izaten.

Mondeju lehiaketari dagokionez, esan txapela etxez aldatu dela baina herrian, Zaldibian, geratu dela. Lazkaoetxeko Eneko Azurmendik lortu zuen lehen saria. Lazkaoetxe, joan deneko aspalditik, agroturismora dedikatzen den baserria da, eta, aldi berean, jatetxe ospetsua ere bai, Eneko bera sukaldari delarik.

Bigarren postua, berriz, Mendizabal baserriko Arantxa Etxeberriak eskuratu zuen. Ez da lehen aldia saria lortzen duela; adibidez, duela 2014an, bereak izan ziren mondejurik onenak, eta, noski, txapela. 'Senos'-ek (Gantzarain anaiak, Oto anaiak, Pungi Aranguren, Peizio eta Asier Muruak osatzen duten taldeak) eskuratu zuen hirugarren postua, iaz bezalaxe. Hogei kazuelak hartu dute parte leihaketan.

Aralarko Gazta Lehiaketari dagokionez, Jon Arregi eta bere emazte Martinak lortu dute txapela. Lazkaomendiko Albitxu baserriko Aitor Iztueta, sailkatu da bigarren, eta Jon Goikoetxearentzat izan da hirugarren lekua.

Antzina izan zen ohiturari jarraituz, Egañak eta Lizasok bertsotan aurkeztu zuten epaimahaiak emandako erabakia. Oso une berezia izaten da sari banaketakoa; batez ere, bertsoaren erritmoan etortzen delako irabazlearen izena. Sei bertso izaten dira: batak mondeju-lehiaketako hiru lehenengoei, eta besteak, gazta-txapelketako irabazleei.

Herritar adituez gain, hauek aritu ziren epaimahaiko-lanetan, mondejuari dagokionez: Iban Mate, Beasaingo Dolare jatetxeko sukaldaria, Tolosako Julian Jatetxeko Matias Gorrotxategi eta Jose Mauel Olano, Beasaingo odolkigile txapelduna. Gazta lehiaketan, berriz, herritarrez aparte, hauek jardun zuten: Eneko Azurmendi, Lazkaoetxeko sukaldaria, Ander Barandiaran, Idiazabalgo Gaztintxuloko artzaina, eta Joseba Beitia, Lurlanenko teknikaria.

Más

Fotos

Vídeos