Miñaripe lehiaketan 33 lagunek parte hartuko dute

Gaur jokatuko da Hitz edo Irri euskara elkarteak antolatzen duen lehiaketaren ekimen berria

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Gaur jokatuko da Hitz edo Irri euskara elkarteak antolatzen duen Miñaripe lehiaketaren ekitaldi berri bat, Segurako Mihiluzea. Botikaxarrren izango da lehiaketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hiru laguneko taldeetan banatutako haur, gazte eta helduk, 33 herritarrek parte hartuko dute aurtengoan.

Miñaripe euskararekin jolastuaz ondo pasatzeko sortu zen jokoa da. Bere helburua Segurako hizkera, herriko hitzak eta tokien izenak ezagutaraztea da. Horretarako telebistako Mihiluze saioan oinarritzen da eta bertako proben antzekoak egiten dira, baina galdera guztiak Segurari edo herriko hizkerari buruzkoak izanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos