Mikel Markezek kontzertua eskainiko du hilaren 27an Alegiako Elizpe zineman

Hiaren 19an hasi eta Euskararen Egunarekin amaituko da udazkeneko kultur egitaraua

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gaur zortzi, hilak 19 dituela emango zaio hasiera Alegiako Kultura batzordeak udazkenerako antolatu duen kultur egitarauari, haurrei zuzendutako Ameli ipuin kontaketarekin. Hilaren 21ean Txintxarri eguna ospatuko da: Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek txalapartariekin eta Iosune Marin gitarra-jolearekin batera eskainiko dute aurten kontzertua. Eta biharamunerako Bedaio-Altzo mendi irteera prestatu du Alegiako Mendi Asanbladak.

Hortik aurrerako hitzorduen artean ditugu Mikel Markezek urriaren 27an Elizpe zineman eskainiko duen kontzertua, azaroaren 10ean Berrobiko antzerki taldearen eskutik ikusi ahal izango den Aingerutxoak antzezlana edota abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira prestatu duten egun guztiko egitaraua.

Udazkenak aurrera egin ahala joango gara guztiak banan-banan aletzen.

Fotos

Vídeos