Mikel Alonsok irabazi zuen jubenilen txirrindulari proba

Mikel Alonso bakarrik iritsi zen helmugara.
Mikel Alonso bakarrik iritsi zen helmugara. / ETXEBERRIA

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Mikel Alonso mutiloarrak irabazi zuen igandean jokatu zen Santikutz Txirrindulari Probaren 43. ekitaldia. Maiatzean atzeratu ondoren, bi hilabete beranduago burutu da aurtengoa karrera hau eta zapatuan izan zen Arantzazuko igoerarekin Mendi Kriteriuma osatu du. Sailkapen hau Seguran bigarren egin zuen Xabier Berasategik irabazi du.

Santikutz proban zortzi laguneko ihesaldi bat egin zen lehen kilometroetan eta alde handia atera zioten tropelari. Beraien artean erabaki zen garaipena azken kilometroko igoeretan eta Mikel Alonso azaldu zen indartsuen.

Ampoko txirrindulariak 2h26: 27 denborarekin bete zituen ibilbideko 88 kilometroak. Bigarren Xabier Berasategi (Ampo) sailkatu zen 22 segundora. Hirugarren, Imanol Alvarez (C. Iturriaga). Laugarren, Jokin Sarasola ( Victor Alvarez). Bosgarren, Aratz Gorrotxategi (Ampo). Mendiko sailkapena Mikel Alonso berak irabazi zuen eta taldekakoa Ampok.

Fotos

Vídeos