San Migel jaien kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna

NÚÑEZ IRURA.

Azken urteen antzera Udalak San Migel jaien kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du eta gaur izango da proposamenak aurkezteko azken eguna. Lehiaketa irekia izango da, 16 urtetik gorakoei zuzendua eta bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake gehienez, edozein teknika erabilita: Photoshopa, collagea, pintura, Freehand, eta abar. Aurkeztutako lan guztiak originalak izan beharko dute.

Kartelen tamaina 50x70 zm-koa izango da, eta lanek horren proportzioko neurria izan beharko dute. Kontuan izan beharko da ere egitarauaren testua sartu beharko duela jai batzordeak, horretarako beharrezko lekua utziz. Derrigorrean 'Irurako San Mielak 2017' testua agertu beharko da lan guztietan. Autoreek ezin izango dute lana sinatu eta izenik gabe entregatu beharko dira. Aurkezterakoan kartazal itxi batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak, helbidea, NANaren fotokopia, telefonoa eta posta elektronikoa. Kartalazaren kanpoaldean eta lanaren atzealdean goitizen bera agertu beharko da. Lan guztiak udaletxeko bulegoan entregatu beharko dira, 9:00etatik 13:00etara. Lehiaketak irabazle bakarra edukiko du, 200 euroko saria irabaziko duena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos