San Migel jaiak etzitik igandera bitartean Aldaban

YARZA ALDABA.

Ostiralean, San Migel egunarekin, emango zaie hasiera Aldabako auzoko jaiei. Arratsaldeko 20:00etan botako da txupinazoa eta jarraian Meza Nagusia ospatuko da San Migel ermitan. Iluntzeko 21:00etan herri afaria izango da eta ondoren Santuipekoak eta Ezkide Oteiza eta Unai Urretabizkaiarekin musika jaialdia izango da.

Hurrengo egunean, arratsaldeko 18:00etan toka txapelketa antolatuko da eta 21:00etan zahagi-ardoa izango da. Gaueko 23:00etan, bingo-jokoa antolatuko da eta ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Igandean, urriaren 1ean, goizeko 11:30ean Meza Nagusia ospatuko da eta jarraian, 12:30ean Alegiako Sutarri taldeko dantzari gazteek emanaldia eskainiko dute.

Arratsaldeko 14:00etan herri bazkaria izango da eta 18:00etan herri kirol jaialdia izango da frontoian Asier Pellejero eta Luis Txapartegi aizkolarien eta Joseba Esnaola harri jasotzailearen parte hartzearekin.

Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute eguna aurtengo jaiei amaiera emanez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos