San Migel eguneko ospakizunak gaur burutuko dira Ormaiztegin

XXIII. Mendi bizikleta ibilaldia ere egingo da gaur, Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatuta, bi ibilbiderekin

DV ORMAIZTEGI.

Gaur larunbata burutuko dira aurtengo San Migel ospakizunak Ormaiztegin. Eguneko ekitaldiei hasera emanez XXIII. mendi bizikleta ibilaladia ospatuko da. Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak elkarteak antolatutakoibilaldia da. Bi ibilbide prestatu dituzte lehena 29 kilometrokoa eta bigarrena gaztentxoentzat 12 kilometrokoa, lehiaketa eta sailkapenerik gabe. Izena ematea goizeko 8:15etatik aurrera udaletxe azpian egin beharko da. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 10, irteera toki beretik egingo da goizeko 9:00etan.

Ibilbidea Ormaiztegi, Liernia, Mutiloa, Zerain eta Gabiriko mendietan zehar bide berde, basoko pistak eta errepide asfaltatuaz osatua dago. Amaieran partaide guztientzat gosaria izango da eta oparien zozketa egingo dute. Bizikletak garbitzeko mangerak egongo dira. Kaskoa jaztea derrigorrezkoa izangoda. www.ormaiztegitxirrindulari.wordpress.com orrialdean ibilbidearen planoa ikusteko aukera duzue.

Hortik aurrera ekitaldi gehiago egingo dira. 11:45etan, adibidez, Muxika egurastokian XXVI. San Migel toka txapelketa herrikoia egingo da, izen-ematea 12:15ak arte egin ahal izango da. Sariak: lehenengoari garaikurra eta arkumea eta bigarrenari, garaikurra eta legatza.

Ondoren Berjaldegi zelaian XXII. harrikalari txapelketa herrikoia antolatu da, karriarenpisua 2.080 gr. da. Sariak: lehenengoak garaikurra eta harriaren pisua txuletetan. Bigarrena, garaikurra eta harriaren pisua odolkitan. Egun osoan zehar Hernaniko dultzaineroek herriko kaleak girotuko dituzte.

Arratsaldean ere egongo da zer egin. 16:00etan eliz atarian XXVII. San Migel mus txapelketa jokatuko da. Ormaiztegiko herritarrentzako, izen-ematea 16:30ak arte. Bikoteko 10 euro ordaindubeharko da. Sariak: lehenengoak txapela, garaikurra eta afaria. Bigarrenak, garaikurra,gazta eta ardo kaxa.

16:30ean, Ibaialde kaleko pistan futbol 3 lehiaketa, izen-ematea 16:30ak arte. Ordu berean plazan, haurrentzako jokoak eta merienda, Guraso Elkarteak antolatuta.

17:45etan plazan, XI. San Migel patata tortilla txapelketa egingo da. Gehienez, 10 bikote (lehentasuna izen-ematearen arabera). Sariak, bikote irabazleari afaria eta Zumalakarregi Museoak emandako mantala.

20:15etan, berriz, Muxika egurastokian sagardo kupelaren irekiera eta ondoren, 21:00etan, Muxika egurastokian afari herrikoia. Tiketak 3 euro tabernetan (odolkia, txorixo etaedaria). Parrillak erabiltzeko aukera.

Jarraian taberna ibiltaria taldearekin kale animazioa.

Fotos

Vídeos