San Miel jaiek badute kartela

Aranzabalen 'Giro orlegi' kartela./
Aranzabalen 'Giro orlegi' kartela.

NÚÑEZ IRURA.

Aurtengo Sanmiel jaiek badute kartela. Lara Aranzabal tolosarrak aurkeztutako 'Giro orlegi' lanak irabazi du kartel lehiaketa eta berau agertuko da herriko jaietako programaren azalean eta kartelean. Epaimahaia Ana Leunda alkateak, Cristina Santos zinegotziak, Joxean Apeztegia eta Jon Fernandez diseinatzaileek osatu zuten. Lara Aranzabal hainbat jaietako kartelen egilea da, besteak beste, Tolosako 2015 eta 2016 urteetako sanjoanetako kartelen egilea da, baita Lekeitiko 2016ko jaietakoa ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos