Mezu sexistak bisibilizatu eta salatzeko kartelak

Azken asteetan, gainera, emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, lanketa berezia egin nahi izan da Berdintasun Batzordean. komunikabideetan, publizitatean, sare sozialetan edo bestelako edozein euskarritan, egunerokoan ikusten diren mezu eta irudi sexistak bildu dira, ondoren kartelak egiteko. Kartel hauek ikusgai daude jada herriko haibat puntutan, eta mezu sexitek duten presentzia nabarmentzen dute. Herritarrez gain, San Benito ikastolako ikasle helduenek lagundu dute mezu hauek jendartera eramaten, «emakume eta gizonen arteko desberdintasunak salatu eta bisibilizatzen» parte hartu nahi zutelako.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie, berdintasun batzordearen izenean, kartel hauek osatzen lagundu duten guztiei baina baita ere martxoaren bueltako egitaraua prestatzen parte hartu dutenei. Herritarrak animatu nahi ditu gainera ekintzetan parte hartzera eta, gonbidapena haratago luzatuz, Berdintasun Batzordean «ateak zabalik» daudela gogorarazi die lazkaotarrei. Gaiarekin interesa duten herritarrak eta herriko elkarteak batzordearekin «elkarlanean aritzera» animatu nahi dituzte, urtean zehar antolatuko diren ekintzetan «bakoitzaren aletxoa jartzeko». Informazio gehiago nahi duenak, udaletxera jo dezake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos