Mezak eta hamaiketakoak emango die hasiera gaur San Antonio jaiei Errezilen

San Antonio eguna ospatzen dute gaurkoan eta igandera bitartean jai egitarau berezia prestatu dute

YARZA ERREZIL.

Gaur, ekainaren 13an, San Antonio eguna ospatzen da eta Errezilen jai egitarau berezia prestatu dute igandera bitartean. Gaur, goizeko 11:00etan txupinazoa botako da, eta ondoren meza eta hamaiketakoa eskainiko dira San Antonio ermitan. Lidia eta Itzeder trikitilariek girotuko dute hamaiketakoa eta haurrentzako Lopene ganadutegiko abereak izango dira. Arratsaldean, 18:30ean herriko trikitilarien jaialdia izango da dantzalekuan eta 19:00etan pintxo-potea Erniope eta Borondegin.

Ostiralean,hilaren 15ean, haurrentzako jolasak antolatuko dira 16:30etik aurrera. Ondoren, 19:00etan poteoa egingo da herriko trikitilariekin eta 21:00etan herri afaria izango da frontoian. Gauerdian play-back emanaldia egingo da eta ondoren Iratzar taldearekin erromeria.

Asteburuan ekitaldi ugari

Hurrengo egunean, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan apar-festa eta puzgarriak egongo dira eskolako jolaslekuan. Ondoren, Gazteen Dantza Solte Txapelketaren seigarren edizioa egingo da dantzalekuan, Gaztetandik elkarteak antolatuta.

Arratsaldeko 18:30ean, triki-bertso poteoa egingo da Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariekin eta Lidia eta Itzeder trikitilariekin. Jarraian, pintxo eta sagardo dastaketa egingo da dantzalekuan. Ohitura den bezala, kafea eta postrea ere eskainiko dira. Hamabi urtez azpikoei 5 euro kobratuko zaie eta gorakoei 10 euro. Egunari amaiera emateko Obaneuke taldearekin erromeria izango da.

Jaien azken eguna igandean izango da. Eguerdian herriko dan-tzariek emanaldia eskainiko dute dantzalekuan. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, kaletik gorakoen eta beherakoen arteko kirol erronka egingo da patioan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos