Ori mendira irteera Berastegitik Aldin Mendi Elkartekoekin

LABAIEN BERASTEGI.

Datorren iganderako, ekainak 17ako, mendi irteera interesgarri bat antolatu dute Aldin Mendi Elkartetik. Ori mendira joango dira oraingo honetan. Interesa duten mendizaleek izena eman dezakete Ategin edo Urepele Elkartean eta igandean,goizeko 7:00etan elkartuko dira herriko plazan.

Berastegi lorez apainduta

Berastegiko Udaleko kultura batzordeak 10. aldiz, leiho, balkoi, lorategi eta terraza lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek. Ekainaren 29a artekoa izango dute izena emateko epea, Horretarako bi aukera daude, alde batetik, 943683000 udaletxeko bulegora deitzea, edo bulegoan bertan izena ematea.

Uztaileko larunbat goiz batean, batzordekideak, teknikari baten laguntzaz, banan banan baloratuko dituzte aurkeztu diren lehio, balkoi, lorategi eta terraza guztiak. Puntuaketa egiteko garaian kontutan hartuko diren ezaugarriak, kolorea, landareen barietatea, konbinaketa, estetika eta txukuntasuna izango dira.

Guztira 6 sari banatuko dira Salontzo jaietako herri afarian. Hala ere, lehiaketa ez da aurrera eramango, gutxienez 5 partehartzaile ez badaude.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos