Mendi irteera Murubera igandean

DV LAZKAO.

Nafarroa garaiak eta Arabak bat egiten duten inguruan dagoen Murube (1.129m) tontorrera joango dira oraingoan mendizale lazkaotarrak eta hitzordua igandean izango da, urriak 1, goizeko 8:00etan, Itzala taberna parean.

Lazkaotik Urbasa hegoaldeko Amezkoa bailaran dagoen Larraona herrira hurbilduko dira autobusez, hau izango delarik ibilbideko hasiera eta bukaera puntua. Bidean, San Benito baseliza ondotik pasaz, Aizluzera (1.063m) igoko dira, bertatik, zuzenean Murube tontorrera joateko, 'behatoki ederra benetan' antolatzaileen esanetan. Itzuleran Arteako baso sorgindua bisitatzeko aprobetxatuko dute berriro Larraona herrian amaituz. Guztira 11,5 kilometro dituen ibilbidea da. Joan nahi duenak aurrez eman behar du izena, amalur.me@gmail.com helbide elektronikora.

Fotos

Vídeos