Mendi irteera bihar Mutiloako meategietara

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Mendi elkartek eta Laiotz herri eskolak antolatzen dituzten mendi irteeren barruan, txango berri bat egingo da bihar goizean. Mutiloako meategietara joango dira, bide berdearen barrena burutuaz ibilaldia. Haur eta helduentzat dago antolatuta txangoa eta joan nahi dutenentzat goizeko 8:30ean jarri da irteera ordua.

Hondakinak

Aste honetan aurkeztu ditu Udalak hondakinen bilketan egingo diren aldaketak. Atez ateko bilketa sistemak jarraituko du eta kudeaketa mota hau nola egiten den ikusteko Galiziako herri bateko ordezkariak Segurara etorriko dira gaur.

Udaletxean burutuko da ekitaldi bat, 12:30ean, eta herritarrei gonbidapena luzatzen zaie bertara joateko.

Fotos

Vídeos