Martxoaren 8ko ekitaldietan parte hartuko dute Anoetako emakumeek

NÚÑEZ ANOETA.

Datorren martxoaren 8an, ostegunean, ospatzen den Emakume Langileeen Nazioarteko Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dira Tolosaldean. Anoetako emakume taldeak ere ekitaldi horietan parte hartuko du goizean eta arratsaldean elkarretaratzea egingo dute plazan.

Goizean auto-karabana egingo da bailarako herrietan. Ilara goizeko 10:30ean aterako da Tolosatik eta 11:00ak aldera iritsiko dela Anoetara aditzera eman dute, Alkizara bidean. Aiztondo bailara zeharkatu ondoren Tolosara itzuliko dira eguerdirako. Karabanaren amaierarekin batera elkarretaratzea egingo da Tolosako Triangelu plazan eguerdiko 12:00etan.

Arratsaldeko 19:00etan, berriz, kazerolada egingo dute Anoetako kaleetan zehar. Amaieran, asanblada egingo dutela plazan iragarri dute antoaltzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos