Martxoaren 8a, aldarrikapen eguna Lazkaon ere

Mosaikoa eta elkarretaratzea. /  DV
Mosaikoa eta elkarretaratzea. / DV

DV LAZKAO.

Atzo, emakumearen nazioarteko eguna zela eta, ekimen ugari izan ziren Lazkaon eragile ezberdinen eskutik. Mugimendu feministek lan-etenaldiekin bat egitera deitu zituzten emakume lazkaotarrak ere baina, honez gain, Udalak zein elkarte lazkaotarrek antolatuta, elkarteratze jendetsuak izan ziren plazan goizean zein arratsaldean. Mosaiko erraldoi bat irudikatu zuten eguerdian ehundaka emakumek herriko plazan eta arratsaldean, berdintasuna aldarrikatzeko elkarteratzea egin ondoren, triki-poteo feministarekin amaitu zuten eguna, Lazkaoko kaleetan. Arratsaldean, kontzentrazio jendetsua izan zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos