Martxan, plaza eraberritu eta udaletxe berriaren proiektua erredaktatzeko lehiaketa

IRAOLA ZALDIBIA.

Herriko plaza eraberritu eta udaletxe berriaren proiektua erredaktatzeko lehiaketa martxan ipinia dago. Irailaren 1era arteko epea daukate arkitektoek, ideiak presentatzeko. Plaza osoaren diseinua, bere aterpearekin, eta udaletxe berriaren kanpoko eta barneko diseinua. Hiru arkitekto, hiru udal-ordezkari eta hiru herritarrek osatuko dute epaimahaia.

Bost eguneko erakusketa izango da, herritarrek lanak balora di-tzaten. Hiru proiektu pasatuko dira bigarren fasera. Azaroan egingo da bigarren erakusketa, eta, ondoren, irabazlea hautatu, proiektua erredakta dezan.

Fotos

Vídeos