San Martinetako bertso afarian izena emateko epea ireki da

Peñagarikano eta Mendizabal arituko dira

NÚÑEZ ALKIZA.

Ohitura den bezala datorren asteburuan San Martin jaiak ospatuko dituzte Alkizan. Ekitaldiz beteriko asteburua izango da eta horien artean larunbatean, azaroaren 11an, bertso-afaria antolatu da Ostatu jatetxean, gaueko 21:00etan. Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabal bertsolariek parte hartuko dute afarian. Izena emateak irekita daude jada Ostatuan bertan azaroaren 9ra arte.

Afariaren prezioa 35 eurokoa izango da, 30 euro afaria eta 5 gainerako gastuak.

Fotos

Vídeos