San Martin jaiak ospatuko dituzte Alkizan gaurtik igandera bitartean

NÚÑEZ ALKIZA.

Bihar, larunbata, San Martin eguna ospatuko da eta horren inguruan ekitaldiz beteriko asteburua antolatu dute Alkizan gaurtik igandera bitartean. Gaur hasiko dira ekitaldiak arratsaldeko 17:00etan haurrentzako herri kirolekin. Ondoren, 19:00etan helduentzako patata tortilla lehiaketa eta haurrentzako pintxo sorpresa lehiaketa antolatuko dira. Zazpi eta hamabi urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta bihar ostegunean izango da pintxo lehiaketan izena emateko azken eguna. Gaueko 22:30ean mus txapelketa jokatuko da Ostatu jatetxean.

Bihar 16:00etan gaztetxoen arteko pilota partidak jokatuko dira frontoian. Benjamin mailan Alkiza eta Amasa-Villabonako pilotari gazteak arituko dira elkarren aurka eta alebin mailan Alkizakoak Berastegikoen aurka. Jarraian, 18:00etan, herriko 41/2ko pilota txapelketako finala jokatuko da eta 21:00etan bertso afaria izango da Ostatu jatetxean Anjel Mari Peñagarikano eta Unai Mendizabal bertsolariekin.

Igandean meza ospatuko da San Martin elizan. Ondoren, hamaiketakoa izango da Ostatuan. Arratsaldean, 17:30etik aurrera eskoba txapelketako partidak jokatuko dira Ostatuan bertan.

Fotos

Vídeos